XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HERETIKOAREN GORROTOA GIZARTEA XVI. mend. XVI. mendeko intolerantziaren arazoa larrienetakoa izan zen orduko europarren artean: erlijioa, gerra, ideien zigor legala eta ez-legala elkarrekin ibili ziren.

Mendebaldeko kristau eta Elizen arteko, botere politikoaren eta talde saihestuen arteko elkar-bizitza oso gaiztotuta zegoen, eta ideia erlijiosoak erraz bihurtu ohi ziren alderdi.

Heretikoarekiko gorrotoa zabalduta zegoen.

Frantzisko I.ak Vaux-eko 3.000 lagun garbitzen utzi zuen.

Felipe II.ak bost auto de fetan garbitu zituen Espainiako protestante eta erasmistak.

30.000 bat erreformatu hil ziren San Bartolome Gauean edo ordukoaren ondorioz, Parisen eta probintzietan.

Herbehereetan, 1572ko udazkenean, Mechelen hiria zakuratzea agindu zuen Alba-ko Dukeak eta Zutphen-eko protestanteak lepamoztea.

Baina elkarren artekoa zen gorrotoa: Ingalaterran, Maria Odoltzaleak hainbat lagun hil zituen Elisabetek ere.

Jean Delumeau, historilari frantsesa dugu.

Honen asmo metodologikoa batez ere soziologiaren irakaskizunak jaso eta erlijio-bizitzaren historiari aplikatzea izan da.

Hori egin du, adibidez, bere Le Catholicisme de Luthe a Voltaire liburuan (1971), fenomeno erlijiosoentzat argitasun soziologiko berriak bilduz.